Zuzendariari

Bestelako ongietorriak

Gasteiz.
2013ko urriaren 22a
00:00
Entzun
EITBri Ongi etorri programa kentzeko eskaera egin zion irakurle batek atal honetan. Eskaera horri neurea gehitu nahi diot. Pobrezia handitzen duten politikak nagusitzen ari direla, halako saio bat iraingarria izateaz gain, zentzugabekeria ere badela iruditzen zait. Batetik, guztion diruarekin egina dagoelako, eta, bestetik, hain premiazkoa den iraunkortasunaren kontrako bizimodu ereduak zabaltzen dituelako. Ez al da begi bistakoa denok antzeko etxetzarretan bizitzeko hamaika planeta ustiatu beharko genukeela?

Gainera, saioa maiz iragarki hutsa izaten da, jabeek etxea salgai dutelako edo diseinatzaileen etengabeko erreferentziak egiten dituztelako.

EITBren aldetik egiaztatu badute etxeak ikusteko interesa dagoela, zergatik ez saio bat bioeraikuntza, energia berriztagarri edo baratze ekologikoen berri ematen duena? Zergatik ez aurkezle bat energia efizientziaz, ura aurrezteaz eta erosketa arduratsuaz ganoraz hitz egin dezakeena?

Guztiok hobeto bizitzeko aukera dagoelako, izan dadila hedabide publikoa tresna baliagarria gizarte gisa komeni zaizkigun etxeak ezagutzeko eta ongietorri hobeak antolatzeko.

ZUZENKETA: LarunbatekoBERRIAn 8. orrian atera zen titulu bat oker dago. «Agirrek eta Manterolak ez dute egunero joan behar, osasun arazoak dituztelako», jartzen zuen, baina Esther Agirre eta Jasone Manterola ez daude gaixo. 35/02 auziko epaiketara egunero ez joateko baimena eman diete, familiako arazoengatik. Barkamenak biei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.