ZUZENDARIARI

Besteak txertatuz, gu geu babestu?

2021eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Titulu hori zuen, galdera ikurrik gabe, Julen Olaizolaren gutunak. Txertoaren onurak goraipatu ondoren, zera ondorioztatzen du: «Mundu zabalean, baina, toki askotan oso bestelakoa da egoera. Afrikan bereziki, txertoa jaso dutenak herritarren %4 inguru dira. [...]. Une honetan lehentasuna —aukera solidarioena, baina baita inteligenteena ere— garapen bidean diren herrietara ahalik eta txerto gehien bideratzea da».

Hona hemen datu batzuk. Mongoliak hamar hildako zituen soilik aurtengo martxoan, eta biztanleen %10 zegoen txertatuta (dosi batekin). Masiboki txertatzen hasi ziren, eta gaur, zazpi hilabete beranduago, %64 dira txertatuak eta 1.610 hilak. Antzeko zerbait gertatu da Vietnamen: 48 hildako zituen joan den ekainean, %0,1 txertatuta zegoenean, eta gaur, lau hilabete geroago, %50ek dosi bat gutxienez hartu duenean, hilak 21.500 dira.

Afrikan txertaketa maila txikia da, %4 inguru, Olaizolak dioen bezala. Baina hildakoak ere oso gutxi dira. Afrika Beltzean, milioi biztanleko: Etiopian, 55; Kenyan, 97; Ghanan, 38; Nigerian, 14; Senegalen, 112... (datu ofizialak dira). Gogoratu Hego Euskal Herrian hilak milioiko 2.200 inguru direla, %80ko txertaketarekin.

OME, G7 eta Europako buruzagiak esan eta esan ari dira hirugarren mundua txertatu behar dela, eta Covax programa abian dute. Eta lortuko dute, gure laguntza «solidarioarekin». Justizia egiten bada, Hagako Auzitegiaren aurrean ikusi ditzakegu egunen batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.