Ipar Euskal Herrian hilabete bada zahar-etxeetan eta COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia ematen hasi zirenetik, eta Hego Euskal Herrian ere indartze dosi hori emateko prest dira. Populazioaren %80 inguru txertatuta, onurak azkar ikusi dira kutsatze kopuruaren jaitsieran eta, batez ere, kasu larrienen urritzean eta ospitaleetako arintzean. Gaitzaren delta aldaera eta etor litezkeen berriak, ordea, hauspoa izan dira hirugarren txertoa sustatzeko, indartze dosi hori gure babeserako neurririk onena delakoan.
Mundu zabalean, baina, toki askotan oso bestelakoa da egoera. Afrikan bereziki, txertoa jaso dutenak herritarren %4 inguru dira. Eta pandemia, edo sindemia nahi bada, ez dugu tokian tokiko neurri hutsekin geldiaraziko. Une honetan lehentasuna —aukera solidarioena, baina baita inteligenteena ere— garapen bidean diren herrietara ahalik eta txerto gehien bideratzea da. Haiek txertatuz, haiek bai, baina gero gu geu babesten garelako. Bertan goxo egotea, inguruan gertatzen denari ez-ikusiarena eginez, burugabea litzateke.
ZUZENDARIARI
Besteak txertatuz, gu geu babestu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu