Zuzendariari
Beste garai batean
Beste garai batean oso fama handia zeukan baikorra izateko beharrak. Nik beharrezkotzat jotzen nuen hori. Egun, ordea, beste era batera dakusat, eta, moda ahaztu ostean, badirudi une egokia dela lelo moduan onartzeko, baina ez metodo moduan. Joera bereziki baikorra izan dezakegu, baina kontuan hartu behar dugu helburu asko inoiz ez direla izango lorgarriak. Arlo pertsonalean ere, ez dut gehiagorik eskuratuko kontziente ez banaiz muga ezin handiagoak ditugula. Zentzugabekeria izango litzateke pentsatzea bakarrik baikorra izateagatik berehala arrakasta mugaezinaren bidean kokatuta egongo naizela. Daukagun gizarteak inposatzen dizkigu mila eratan eginbeharreko zereginak. Agintariek beraien modeloa inposatzen digute, eta norberak ezin dezake egin nahi duena. Plutokratek, makina beti koipeztatuta, bizi den guztia ustiatzeko prest, berehala esango dizute noraino ailega zaitezkeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu