Zuzendariari

Bertokoa eta euskaraz

Joxe Mari Agirre.
Zumaia.
2012ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Euskal Herria esnea auzitan ipini dute, euskara hutsez etiketatzeagatik. Bere izenak ere nahiko kezka eragiten du. Nahikoa egon ginen zain: Kaiku eta Gurearen ontzietan, izenaz aparte ez zen euskararik agertzen duela gutxi arte. Euskal Herria izena ere gaizki, ez omen da gure esnea. Hori diotenek Gurea izena erabili izan dute, baserritarrei huskeria bat ordainduz eta oztopoak jarriz, eta esne kamioikada mordoa Frantziatik ekarriz. Hemengo ekoizle txikiak esne-behiak kentzera bultzatu dituzte pixkanaka. Orain kontsumo mota bat arriskuan ikusi dute, nonbait.

Bertoko produktuak erostea gustatzen zaigunok ez dugu birritan pentsatuko: hemengo esnea eta dena euskaraz, edo multinazional suitzar batena eta nongo esnea den ez dakiguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.