ZUZENDEARIARI

BERRIA eta «euskEra»

Euskeraren Jatorria.
2019ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Eskertzekoa da BERRIAk orain egun batzuk idatzitako gutuna argitaratu izana. Beste batzuetan bezala, zuzenketa egin du, eta «euskera» zegoen lekuan «euskara» jarri digu. Gu nahita aspaldi hasi gara «euskEra» erabiltzen. «Euskeraren Jatorria» elkartea izango gara hemendik aurrera. Horrela erabaki dugu azken batzarrean. Bittor Kapanagak askotan kritikatu zion bezala, Mitxelenak hizkuntzen eta euskalkien atzizkiak batu beharrean desnormalizatu egin zituen, batura egokitzeko orduan. Batuan akats handiak egin direnez gu hobetzen saiatzen garela.

Horietako bat, hizkuntza adierazten duten atzizkiak. Hiru dira, -era, -ara eta nia, hizkuntza adierazteko Euskaltzaindiak araututako atzizkiak!

-ERA da gehien erabiltzen dena munduko 250 bat hizkuntzatan dugulako (errumaniera, poloniera, errusiera... ez dugu errumaniara esango ezta?). Euskalkietan ere erabiltzen dugu (bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, nafarrera...) eta «hizkera» hitzan ere bai.

-ARA soilik bi hizkuntzetarako gorde zuen Mitxelenak, baina erabilienak ditugunak: «euskara» eta «erdara». Bitxia.

-NIA xelebreagoa da, «gaztelania» hizkuntzarako soilik.

Era bakarra onartuko balitz hiru aldaketa soilik egin beharko lirateke (euskera, erdera eta gaztelera) eta hizkuntza adierazten duten atzizkiak batuta geratuko lirateke ERA forman. Esanahi argia du eta ez da nahasgarria. Beste bitxikeri bat: Euskaltzaindiaren aldizkariaren izenburua, hain zuzen ere, horixe da: «EuskEra».

Horrexegatik eskatzen diogu BERRIAri, «batuaren izenean», «euskera» hitza errespetatzea. Eskerrik asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.