Zuzendariari

'Berbia ez da guria'

Jaione Alberdi Gabilondo.
Andoain.
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Raxoik dagoeneko esan omen du Amaikurrekoekin ez duela hitz egingo. Hauteskundeen ondoren jakinarazitako lehenengo gauzen artean, zer eta horixe.

«Berbia ez da guria. Berba eiñ eiñ bihar da». Horixe erantzu zidan behin emakume jakintsu batek, galdetu nionean zergatik tematzen zen liskarra eduki zuen batekin behin eta berriz hitz egiten, berbia emoten, hark beste aldera begiratuta agurra ere ukatu arren. «Berbia ez da guria. Berba eiñ eiñ bihar da». Bai erantzun ederra. Hunkitu ninduen, eta zer pentsatua ere eman zidan esaldi horren atzean dagoen filosofiak. Hitza ez da inorena, ezpada denona. Gehiago oraindik, gutako bakoitzaren gainetik dago, ia-ia sakratua balitz bezala (sakratua ez inongo ikuspegi moral edo erlijiozkotik begiratuta, gizalegezkotik baizik), ez edozein modutan erabiltzekoa, eta gutxiago oraindik inori ukatzekoa. Hitza ukatzea bi modutara uler daiteke: norbaiti beste batek hitzik ez egitea (eta denok dakigu edozein taldetan hori dela bazterketa modu gogorrenetako bat) edo norbaiti beste batek hitz egiten ez uztea.

Horregatik, [eta nahiz eta gutako askok pentsatu eskubide moral guztia daukagula hauteskundeetan abstentziora jotzeko eta Espainiaren jokoan ez sartzeko, hau da, haiei hitza ukatzeko,] Euskal Herritik halako giro itxira eta halako ikuspegi motzeko politikariekin berba egitera doazenek errespetu eta babes guztia merezi dute. Aurrera beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.