Donostiako metroa dela-eta, EH Bilduk txosten bat argitaratu zuen orain dela gutxi, eta, haren bidez, erakutsi zuten «200.000.000 euro» alferrik galduko direla metroaren eraikuntzarekin. Txosten hartan, esaten zen Bentaberrirantz doan autobusa desagertu egingo zela metroa martxan jarritakoan.
Horiek horrela, eta nire galderari erantzunez —ikus beza azkenaldiko El Diario Vasco-ko Sirimiri atalean argitaratutakoak) desagertze hori ezeztatu egin du Donostiako Mugikortasun Zinegotziak. Hau da, Bentaberriko autobusa ez da desagertuko metroa eraikitzearen ondorioz.
Hortaz, EH Bilduri eskatzen diot behar den argia jar dezala gai honetan, eta deseuztatu edo —ahal bada informazio iturriak jakinaraziz— baieztatu dezala berri hori.
ZUZENDARIARI
Bentaberriko autobusa eta metroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu