ZUZENDARIARI

Belenarioa

Patxi Salaberri Muñoa.
Gasteiz.
2020ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Biltegia. Ez da besterik egun Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko parrokia ohia. Urtean zehar gabonetako «jaiotzak» eta «belenak» gordetzeko eta, garaia iristen denean, anakronismoz eta anatopismoz betetako irudiak eta paisaiak erakusteko barruki hutsa. Horixe baino ez da San Frantzisko parrokia ohia. Horretara bideratu du Arabako Elizbarrutiak 1976ko Martxoaren 3ko sarraski poliziala jasan zuen eliza. Baina deitu jaiotza-biltoki edo deitu belenario,gordetegi funtzio horrek ez ditu inondik ere ezkutatzen gure agintari erlijiosoek eta politikoek dituzten mentalitate elbarria eta gizartearekiko zerbitzu-bokazio argala.

Eta horra, ondorioz, Herri-Oroimenaren eta Giza Eskubideen erreferentzia nagusia izan beharko lukeena distopiaren sinbolo bilakatua. 1976ko Martxoaren 3an langileen odol-isurtze ankerraren lekuko izandako herri-parlamentu xumea. Berrogeita lau urte beranduago oraindik egia, justizia eta erreparazioa zer diren ez dakien leku sakratua. Omena eta Oroitzapena!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.