Zuzendariari
Beldur bat
Oker ez banago, XIX. mendean Irlandan patataren krisia sufritu zen, eta orduan gaelikoa galdu zen neurri oso inportantean ia Irlanda osoan. Krisi ekonomikoko garaietan amorrua sortzen da eta amorrua ahulenaren kontra bideratzen ahal da, kasu hartan hizkuntza nazionalaren kontra, segurutik gaelikozaleen kontra, noiz eta gosea zelarik. Egun Euskal Herri osoak beste krisi bat pairatzen du, eta nire beldurra da ez ote duen euskarak atzerakada handia egingo, desagertze arte ere. Lortu behar da gure hizkuntza nazionala nagusi izatea, normaltasun osoz. Hauxe idazten dut Txillardegi hil dela jakitean, hura eta gero ere badaude euskalzale argiak, sortu den korapilotik ateratzen ahal baita argitasunarekin euskara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu