ZUZENDARIARI

Behobia-Donostian urik ez

Maitere Berra.
Donostia.
2015eko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dakit Fortunari zorionak emateko edo errieta emateko eguna den Behobia-Donostia lasterketaren ondorengo eguna.

Halako diru kopurua kendu izena emateko eta halako aurreikuspen eskasa egitea gero. Aldez aurretik, han eta hemen esaten aritu dira ur asko edan behar dela, eta gero... behar den lekuan urik ez. Tamalgarria. Ez dakit hemengo iruzkinak kontuan hartzen dituzten, baina, ikusitakoa ikusita, arduradunek lotsatuta egon beharko lukete gaur —lasterketaren biharamunean—, eta beste batzuen esku utzi euren kargua.

Dena ez da polita, handia eta ederra Behobia-Donostiaren egunean, eta are gutxiago antolakuntzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.