Zuzendariari

BBKn aitorpena

Arkaitz Zarraga Azumendi.
Muxika.
2013ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Errenta aitorpena egiteko epea heldu da eta bihotzerrea sartu zait. Gatazka linguistikoa izango dudala aurreikusteak nahasten dizkit barrenak. Badakigu estres linguistikoa sortzen zaigula euskaldunoi bi hizkuntzen artean erabaki behar izatean.

BBK-k egin ohi dit aitorpena. Iaz, Basaurin egiteko eskaera egin nuen. A, baina hor erdaraz! Ezin sinestu! Horretarako jende piloa kontratatzen dute, eta euskaraz kasu egiteko gai ez zirenak hartu zituzten Basauriko bulego gehienetarako! Euskaldunok bulego bakarra! Nire haserrea adierazi nien. Euskara dakien jendea kontratatzea ez dela hain erraza esan zidaten. Sarrikoko irakasle lagun bati galdetu nion ea ez duten bertatik irtendako euskaldun langabetuen daturik. Estatistika ikaragarria helarazi zidan.

Berriro heldu da kontuak «aitortzeko» garaia. BBK-ko webgunean daude bulego guztiak. Euskaldunentzakoek lauki gorria dute alboan. Erdiek dute markatxoa. Herri batzuetan batek ere ez. Basaurin zazpitik batek! Lantoki ondoko bulegoa ez da «euskaldunentzakoa» baina ni euskaraz joango naiz, iazko moduan. Bertan zegoen neskak euskaraz hartu ninduen. Ederto egin zuen lana. Eskerrak eman, zoriondu eta izena eskatu nion, nagusiei esateko kapaz zela lan hori euskaraz egiteko.

Hala jardutera animatu nahi ditut euskaldunak. Batez ere Abanto, Alonsotegi, Balmaseda, Etxebarri, Gueñes, Muskiz, Ortuella, Trapaga eta Zallakoak, eurenean ez baitute euskaraz egiteko aukerarik, baina baita Bilbo, Getxo, Barakaldo edo Basauri bezalako herrietakoei, kopuru sinbolikoetan baitabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.