ZUZENDARIARI 

BBB=CPR=RCP

Tutera
2017ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Napartheid honetan, euskaldunok ikusmen zorrotzeko «pertsonaiak» izan gara. Erriberan baita bihotz-gogorrak ere. Ekainaren hasieran, Tuterako Udalak leku estrategiko batzuetan desfibriladoreak kokatu ditu. Ekimen laudagarria bezain beharrezkoa. Erriberan, Tuterako aldaketa jadanik nabaritzen da; beraz, kartelak eleaniztunak dira: gazteleraz eta letra txikiagotan, noski, euskaraz eta ingelesez. Ikusmen zorrotzekoa naizenez, karteletan akats nimiñoa dagoela konturatu naiz. Gazteleraz, RCP jartzen duen lekuan, ingelesez CRP gaizki kopiatu dute benetan, CPR Cardiopulmonary resuscitation izan behar du eta. Euskaraz, beste hainbeste, RCP baino BBB ihotz-biriketako bizkortzea idatzi beharko luketelako. Hots, euskaraz BBB eta ingelesez CPR ordena berberan erabiltzen dugu kasu honetan. Gazteleraz RCP alderantziz erabiltzen duten arren. Nafarroako erregimenak PAI bultzatu eta gero, akats horiek ikustea mingarria da, ia-ia «bihotzekoak emateraino». Tuterako aldaketak hizkuntz eskubideak zaindu beharko lituzke. Tamaina berekoa eta ongi idatzita. Denon onerako baita. Orain eta gerorako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.