ZUZENDARIARI

Batuera baliagarria ez ote?

Berango.
2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Arantzatzuko Kongresuaren 50. urteurrenaren haritik, ugaritu egin dira euskara batuaren inguruko artikuluak, aipamenak, debateak... eta, aldi berean, aspaldiko kezkak, aurreiritziak eta mamuak azaleratu dira beste behin: batuaren eta euskalkien artekoa, batuaren ezegokitasuna testuinguru informaletan, batueraz euskaldundu direnen akatsak euskaraz moldatzeko eta «naturalean», eta nahi den beste.

Bizkaiko euskaldun berria nauzue, bi irakasleren seme eta neu ere irakasle. Hala, urte askoan sinetsia izan nuen nire ama-hizkuntza gaztelania zela, harik eta egun batean, zergatik jakin gabe, ohartu nintzen arte hori ez zela egia osoa: gaztelania bai, baina ez edonolakoa, gaztelania «jasoa» baizik.

Gaztelania jasoa erabiltzen zuten nire gurasoek; gauza bera gainerako senideek; zer esanik ez bizitzan zehar irakasle izan nituen guztiek. Eta, era berean, gaztelania jasoa izan da neure bizitza osoan erabili izan dudana. Ez zen, beraz, harritzekoa euskaldundu nintzenean euskara jasoa erabiltzen saiatu izana, gauzarik naturalena balitz bezala.

Horren ondorioz, aitortu egin behar beti moldatu naizela askoz hobeto testuinguru formaletan informaletan baino.

Urteak joan urteak etorri, gaztelania eta euskara jasoak erabili izan ditut bizitzan une oro, hurbil zein hain hurbil izan ez ditudan pertsona guztiekin. Eta esan egin behar dut gabeziak gabezia, akatsak akats, orain arte komunikatzeko ahalmenak ez didala behin ere huts egin.

Akaso testuinguru informaletan, hizkuntza batean zein bestean, ez dut izango aparteko trebeziarik. Baina hori ez da hizkuntzaren arazoa, neurea baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.