Tertulia Euskadi Irratian. Gipuzkoako Ogasunak Erreala futbol klubari barkatu dion dirutzaz 6 milioi? hizketan ari ziren. Baita beste gauza askotarako klubei ematen dieten diruaz ere. Kirol-ikuskizun-negozio-eskandaluzko soldatak diru publikoaz ordainduta. Baina, baserri ekologikoei diru-laguntzak kentzen dizkigute titularrak 65 urte betetzen dituenean ustiaketa ixtera behartzeko. Erreleborik ez dagoenez, zaharrok baserrietan harrapatuta jarraitu behar dugu, askotan bakarrik, gure dirua gastatzen eta lan egiten inori interesatzen ez zaizkion lurrak, fruta arbolak, azpiegiturak eta abar zaintzen.
Ondoren, Donostiako metroko eraikuntzako goi kargudunarekin solasaldia. Erabat beharrezkoa dela dio, eta adibide bat jartzen du: futbol partidua eta buxadura orokorra; garraio publikoak arazoak ditu, hala ere, metroak arazorik gabe zerbitzua eskaintzen jarraitzen du. Hiri-zerbitzu publikoetako bikoiztasun hau lotsagarria da baserri inguruko erabateko utzikeriarekin konparatzen badugu. Nik ere adibide bat jarriko dut: gure baserritik autobus geraleku hurbilena ordu bat eta erdira dago.
Diru-publikoen banaketaren gaineko erabakiak, hein handi batean, EAEko instituzioek hartzen dituzte zuzenki edo zeharka. Adibidez, haragi-ustiapenei lehentasuna ematea ekologikoak atzean utzitako zergatia (diru-laguntza gehiago eta dirua jasotzeko adin mugarik ez) argitu beharko zuten. Agro-elikadura politikak (produktu merkeko inportazio masiboak, ulertu-ezina hainbat lege eta dekretu, laguntza gutxi baserria bultzatzeko, ustiapenak ixtea, etab.) eta zerbitzu publiko urritasunak baserri-populazioarentzako ondorio gaiztoak dituzte: ustiapenetako errentagarritasunik eza eta baserritik alde egitea lana eta bizitza hobe baten bila.
Nekazaritza-komisario europarrak esan du: «Baserri-inguruetan nekazaritzarako inbertsio arduratsuak migraziorako konponbidea izan daitezke». Era berean, dituen lehentasunen artean ingurumena eta baserrietan belaunaldi erreleboa daude. Baina, EAEn pertsona zaharrak gelditzen gara baserrietan, eta legeak asmatzen dira ustialeku ekologikoak ixteko. Gure etorkizuna?
ZUZENDARIARI
Baserria eta bertan bizi garenon etorkizuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu