Pentsatu nahi nuen exajeratzen arituko zirela Jaurlaritzak jarri duen itzultzaile automatikoaren gaian. Itzulpenak zuzenago egingo zituela. Neure kabuz froga egitea otu zait. Barre egin dut, negar ez egiteagatik.
«Hoy hace buen tiempo» jarri diot itzultzeko. «Gaur duela denbora on». Etsita, «Muchas gracias» jarri diot: «grazia asko». «De nada»: «Ezertako».
Arduradunek ez al dute probatu publiko egiterako? Ze dirutza gastatu ote da hori egiten, eta zertarako? Ez du balio eta! Jaurlaritzan euskaraz dakitenak ez al dira lotsagorritzen? Euskaldun gisa, umiliatua, iraindua sentitu naiz. Gure hizkuntza prestigiatu beharra dugu, antza, ez dugulako benetan sinesten Euskal Herrian euskaraz bizi daitekeela. Eta horrelakoek kontrakoa eragiten dute. Lana behar bezala egiteko gai ez badira, utz diezaiotela tokia hobeto egingo dutenei.
Zuzendariari
Barre egin, negar ez egiteagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu