Kasinoaren antzera, banketxeek ez dute inoiz galtzen. Urte luzeetan interesak minimo historikoetan egon ostean, eta Europako Banku Zentralak hartutako erabakien ondorioz Euriborrak gorako bidea hartu ondoren, banketxeak hasi dira hipoteka duten bezeroei goranzko interes horiek aplikatzen. Guztiz legezkoa, ez dago zer esanik.
Baina banketxeek ez dute modu berean jokatu gurekin, aurreztaile gizajo hauekin, urte luzeetan gure diruaren truke banketxeen aldetik interesak jaso ez ditugun hauekin. Aurrezki apal batzuk lortzeko luzaroan lan gogorra egin ondoren, ez dago saririk.
«Interesak oso merke daude», esaten ziguten banketxeek lehen, justifikazio gisa edo. Ondo; baina azken boladan igo direnez (dezente), zergatik ezin dugu kontratatu gaurko Euriborrarekin antz handiagoa duen epe-aurrezki bat? Oso erraza: bankuei interesatzen ez zaielako. Hobe dute gure dirua merke edukitzea, hau da, guri ezer ordaindu gabe.
Interes-igoerak hipoteka-mailegu baten titularrei, baina interes izoztuak aurreztaileentzat... Banketxeak beti irabazle.
ZUZENDARIARI
Banketxeak beti irabazle
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu