ZUZENDARIARI

Balantzea 40 urtetan

2019ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Alderdi Ederreko Asanbladako erretiratu eta pentsiodunek gonbidatuta, eta Donostiako udaletxeko pleno aretoa bete-betea zegoela, pentsioei eta beste zenbait konturi buruz hitz egin zigun Miren Etxezarretak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Ekonomia Aplikatuan katedradun emeritua denak.

Akademiko beteranoa ez da futurista; izan ere, bere zentzuzko profeziak denbora errealean dira, arazoa konpondu behar duten eta hitzaldira agertu ez ziren horien aurreikuspen faltagatik, orain, eta soluzio faltagatik, etorkizunerako.

Bere azkeneko liburuan, Érase una vez... izenburua daukana, El cuento de las pensiones azpitituluarekin, datu eta erreferentziekin azaltzen du pentsioen krisi estrategikoaren atzean sistema finantzarioaren interesak daudela.

Herritarren kontzientzia jotzen du formula bakartzat, sistema soziala mantendu eta hobetzeko; izan ere, gobernuak keinua egin badu ordainduko duela gaur egun kotizazio/ prestazio balantze bideraezinak ematen duena (gehi itsulapikoa, zer gertatu da 1978. eta 2008. urteen artean sobratutako diruarekin?), beldurrak egingo du gainerako lana, eta alfonbra jarriko die, «etekina ateratzen diotenei pentsioen krisia deitutakoari; benetan sozialki eraikitako krisi bat dena, erakunde finantzarioentzat».

Etxezarretak soluzio bat proposatzen du: zerga bidez finantzatzea pentsioak, Estatuko gainerako gastuak bezala, eta Europako gobernu guztiek egiten duten moduan. Guztiek bai, baina zer neurritan? Espainiak %8 gastatzen du pentsioetan, eta horrek Europako azkeneko postuetan kokatzen gaitu, Portugal, Grezia edota Italiarekin batera... lau puntuko aldea ateratzen digutenak. Alemania (%25) eta Frantzia (%20) daude buru-buruan.

Desberdintasuna, edota soldata eta pentsioen prekaritatea handitzen doazen bitartean, enpresen eta gobernu eta diputazioen oparoaldiak eragiten du euskal sistema sozialaren desestrukturazioa, estrukturatuta geratzea klaseen eraikin bat bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.