ZUZENDARIARI

Bakearen Aldeko Koordinakundea eta 'Gesto' dokumentala

Xabier Mugarza Ayastuy.
2022ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Askotan galdetu izan diot neure buruari zergatik ez nintzen BAK Bakearen Aldeko Koordinakundearen kontzentrazioetara sekula joan; ez Donostian, unibertsitatean, ezta Oñatiko plazan ere. Koldarra, erosoa, epela... horiek guztiak egongo ziren tartean.

Kontraesankorra dirudien arren, eredugarria iruditu zitzaidan Bakearen Aldeko Koordinakundea hasiera-hasieratik. Gerora, hasiera haietako hainbat gestokide ezagutzeko aukera izan dut, eta oraindik ozenago esan dezaket gerturatu ez ginen guztiok oker izugarria egin genuela, bazegoela zer egin herri honen odol jarioa gelditzeko.

Datorren larunbatean, azaroaren 12an, eguerdiko 12:00etan, Zarauzko Modelo aretoan guztiok daukagu aukera garai hura zer izan zen gogoratzeko, edo, hura bizi izan ez zuenak, ezagutzeko. Xuban Intxaustik zuzendutako Gesto dokumentalaren aurrestreinaldira gonbidatu nahi zaituztet guztiok, bereziki zuek, hura ezagutu ez zenuten gazteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.