Zuzendariari

Bakea eta maitasuna

Urnieta.
2013ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Urte berri on denori. Hemendik, Urnietatik, mundura. Gauden urte sasoian gaudelako eta zuekin gogoeta batzuk elkarganatu nahi ditudalako, hitz hauek idazten dizkizuet.

Garai latzak sufritu ditugu eta nik uste dut (segur aski euskal gizarte gehienak bezala) desiatzen genuen bakea heltzen ari dela. Hala, beste lasaitasun bat sumatzen hasi da paraje honetan.

Bakea gauza handia da. Oso handia da Bakea. Beti bakea eta maitasunerantz bideratu beharko ginatekeela uste dut: haren fruituak emankorragoak baitira. Halere, badira ustez harekin bakarrik konforme ez direnak. Zaila da askotan jazarpena, indarkeria eta azken batean injustizia nozitzen duen gizaseme edo gizalaba batek (gizasenide batek) irmo jarraitzea bake bidetik eta zintzotasun bidetik maitasuna barreiatuz, baina hain da handia kontuak ez eskatze hori,ez norberak, ez inork norberari...

Gehiegi sufritu dugu, gehiegi sufriarazi dugu eta gehiegi sufritzen ari gara. Nire otoitza: lehia gaitezen zintzotasunez bakoitzak berea zainduz eta denon artean denona zainduz eta minik eman gabe, eta minik jasotzea onartu gabe.

Urte berri zoriontsua opa dizuet. Urnietatik mundura, bakea eta maitasuna. Lortuko dugu.

ZUZENKETA: Atzo, BERRIAren 34. orrialdean, Abel Azkona artistari buruzko albiste batean, «Iñaki» idatzi genuen «Abel» beharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.