Bakardadeak, nire ustetan behintzat, oso emaitza txarrak ematen ditu. Osasun fisikoan eragin handia du, baita oreka psikologikoan ere. Lotura estua dauka neurosiarekin, herabetasunarekin, utziera sozialarekin eta zenbait errealitate mingarrirekin.
Ohartu gabe, depresio larria ekar diezaguke, ezaguna den eritasun larrienetariko bat. Hori bakarrik ez. Depresioak isolamendu itogarri eta suntsitzaile batera eraman gaitzake, baldin eta bakarrik tematzen baldin bagara besteekiko harremanetatik aldentzen.
Hala ere, gai hauetan adituak diren ikerlarientzat, azken aurkikuntzen arabera, balirudike bakardadeak bere puntu genetikoa baduela, kendu gabe orokorrean erabaki pertsonala izan daitekeela.
Gizakioi oso erraz ahazten zaigu gure izaeraren jatorria gizatiarra dela eta edozertarako besteen laguntza behar dugula.
Errealitate ahulgarri horretan (bakardadean) bizitzeak adieraz dezake arlo horretan aritzeko beharrezkotzat jotzen ditugun trebeziak ez ditugula. Horrek ez du esan nahi, berriz, denok ezin ditzakegunik horiek ikasi, nahiz eta usu horretarako gogo handirik ez izan, ziur asko izugarrizko konfiantzarik ezagatik.
Are harrigarriagoa dena oraindik ere: jende asko sentitzen da bakardade absolutuan, nahiz eta egunero jendemordoarekin inguratutaegon.
Hortik ateratzeko, bakardadetik diot, familia eta lagun artekoa bezalakorik ez dago.
Zuzendariari
Bakardadeaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu