Zuzendariari

BAItu dezagun EZkuntza!

Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
Burlatako Askatasuna institutuko irakaslea.
2011ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Ordubete… Ordubete ordubete baino gehiago da. Ordubete (,) ordubete asko dira Nafarroako institutuetan ere. Hilabete pasatxo da ikasturteari ekin geniola, eta dagoeneko 8 dira gurean 345 ikaslek jaso ez dituzten Historia orduak, zer eta Hezkuntzak bizitzaz erditzear diren eta hilabetetan gure artean izango ez ditugun lankideak baja hartu eta hamabost egun pasatu arte ordezkatu ez dituelako. Gogorra da gero, eguna joan eguna etorri, Historia egarri diren begi-belarriak istorio berarekin asetzen ahalegindu beharra! EZkuntza, badakizue…x 8 ordu x 11 ikasgela = dio, ezta, Iribas jauna? Ordubete… Ordubete ordubete baino gehiago da. Ordubete (,) ordubete asko dira Nafarroako institutuetan ere. Eta nik astean sarrarazten diguten ordubetea gutxi ez, eta beste bat sarrarazteko erronka jarri diot neure buruari. Idatzi egingo dut, eta papereratu gure ikasleei ukatu zaizkien eskubideak izateko eskubidea, aldarrikatu irailean lanik gabe geratu ziren dozenaka irakaslek betebeharrak izateko dutena, dozenaka baitira, bai, ogibiderik gabe geratu direnak, non eta hainbat agintarik 100.000 eurotik gorako dietak dituzten herrian. Eta ni krisi garaian gerrikoa denok estutzen genuelakoan. Gazte bizi naizela, zera.

Beste ordu bat bai, eta beste bat, eta beste bat. Sormenari bai,bizikidetzari bai, irakurzaletasunari bai, formakuntzari bai, kalitateari bai, eskola publikoari bai esaten ikasi dugulako. Bai, BAItu dezagun EZkuntza! H-rik gabe, bai, aurreztu beharra dago-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.