Zuzendariari

Baionako alkateari

Aitor Castañeda Zumeta. Gizarte Komunikazioan Doktoregaia.
Gasteiz.
2013ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Abuztuaren 1ean kaleratutako egunkari honen alean, azken urtez Baionako alkate izango den Jean Greneti egindako elkarrizketa argitaratu zen. Izenburua, haren hitzak: «Euskal lurralde elkargoaren alde naiz, baina ez dut inoiz sinetsi lortuko dugunik, Frantzia herrialde jakobinoa delako». Jakinaren gainean da haren iritzia nola aldatu den urte batetik bestera, Ipar Euskal Herriaren artikulazio instituzionalaren aurka egon baita beti.

Bestalde, elkarrizketa hartan, azken mandatuan Baionako aurrekontuen 600.000 ? euskararen ezagutzari eskaintzeaz harrotzen zen. Ez da gutti, ez. Baina kazetariak Baionako webgune ofiziala zertan ez zen euskaratua galdetzen zionean, normal-normal adierazten zuen: «Dena ezin dugu euskaratu». Frantsestea ez omen da garesti.

Horren harira, uztailaren 27an plazaratutako Le Journal du Pays Basque egunkarian elkarrizketa ere egin zioten, eta garbi zioen euskararen aldeko apustua oso kontuz egin behar zela, okzitanieraren hiztunak ez asaldatzeko. Égalité.

Grenet, serio eta langile, alkate on eta arduratsu, 19 urtez jo ta ke, nire errespetua irabazi duzu, baina zenbait gauza ezin ulertu.

Parti Radicala, zure taldea, jakobinoen eredu historiko bada, zertan hain gaizki mintzatu erradikalek asmaturiko estatu formulaz?

Parti Radicala beti egon bada Frantziako erregioen instituzionalizazioaren aurka, zertan bat-bateko euskaltzaletasun taupada hori?

Parti Radicala frantziar hizkuntzaz baino ez bada mintzo, nola liteke batekin bakarrik ahal izanda beste bi ere gehitu nahi izatea, zeintzuk eta erradikalek irentsi/zapaldu zituzten horiek?

Gehiago barik, segi ondo eta eskerrik asko/Mercés/Merci.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.