ZUZENDARIARI

Auzo lotsa

Zarautz.
2015eko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Joan den egunean denok ikusi genuen Joseba Permach Azpeitiko Justizia jauregiaren kanpoko aldean Bidegiko auzipetuen kontrako pankarta bati eusten. Horrek ohartarazi zidan maiatzaren 24ko hauteskunde kanpaina hasia dela dagoeneko. EAJ eta Bilduren arteko lehiaketa honetan asko dago jokoan, besteak beste, ehunka eta ehunka diputatu, alkate, zinegotzi eta konfidantzazko karguen nominak; izan ere, emaitzen arabera alderdi batekoek edo bestekoek Lanbideko bulegoetatik igaro beharko baitute. Badirudi, inoiz aitortuko ez badute ere, ezker abertzalea ere konturatu dela nozitzen ari garen krisialdi sakon honetan funtzio publikoa bihurtu dela herriko lantegi nagusia.

Bestetik, auzo lotsa eragin zidan Permach EAJko goi kargu batzuek egindako ustezko iruzurra salatzen ikusteak; izan ere, ez baitugu inoiz ikusi berak babestu duen erakunde militarrak egindako ehunka hilketak salatzeko pankartari eusten. Badirudi horrek ez diola inolako kontraesanik sortzen bere kontzientzian Permach jaunari. Bejondeiola!

Gizarte normal batean ez luke lekurik izan behar politikagintza eta etika uztartzen ez dituenak, ez Permachek ezta EAJko iruzurgileek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.