Inork zalantzarik bazuen, Red Electrica Española enpresaren lehendakariak ederki ongi argitu zuen: «Etorkizuneko AHT ezinezkoa izanen da tentsio handiko trazaketa berriak hornituko duen argindarrikgabe».
AHT energia kantitate neurrigabea behar duen azpiegitura da, abiadura handitzean energia kontsumoa proportzionalki emendatu beharrean esponentzialki emendatzen baitu. Madril eta Sevilla arteko AHTk, orduko 300 km-ko gehieneko abiadura, 8.800 Kw-eko potentzia eta 329 eserleku dituenak, 25.000 laguneko hiri baten etxe-kontsumoaren adina energia xahutzen du. Hori Castejongo zentral termiko ezlegal eta Garoña zentral nuklear zaharkitu bezalakoetatik bideratuko litzateke.
Tentsio handiko lineak, martxan daudenak zein REEk eraiki nahi dituenak, zentral hauetatik argindarra banatzeko eta AHTra bideratzeko erabilikodituzte, subestazio eta tentsio txikiagoko sare trinko baten bitartez.
Eraikuntza, argindar eta garraio lobbyek kapital handia sendotzeko elkartzen diren bezalaxe makroazpiegituren aurka borrokan dihardugun taldeok elkar osatu eta babesteko garaia heldu da.
Aurrean dugun etsaia bera bada, AHT, zentral termiko eta nuklear, autobide elektriko eta mehatxu berria den fracking delakoaren aurkako borrokak bera behar luke.
Tokian tokiko borroka bai, baina orokortasuna galdu gabe. Kapitalismoa orokorrada eta.
Zuzendariari
Autobide elektrikoak eta AHT
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu