Gipuzkoako zaborren auzian, batez ere 2008tik, elementu argitzaileak falta dira, informazioa modu ezberdinetara baitatorkigu.
2008an, EAJk onartu egin zuen materia organikoaren bilketa bikoiztea (%4tik %8ra) eta Zaldunbordan (Irun) eta Sasietan konpost planta bana martxan edukitzea 2010erako, Lapatxeko txikia baitzegoen ordura arte.
2011n, Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuaren aldaketa gertatu zen, eta, aldi berean, gobernu bizkaitarrak 2007tik errausteko bidaltzen zitzaion errefusa hartzeari uko egin zion. Arazo horrekin, EH Bilduk zenbait herritan zabor bilketa sistema berri bat ezarri zuen, edukiontzi handiak kenduaz, ondorio gisa errefusa bilketa lau aldiz gutxituko duena eta ustelkiak berriz hamar bider handitu. Beste herri batzuetan, berriz, errefusaren edukiontzi handi horien erabilpena mugatu egiten du. Nolanahi ere, bi moduekin ingurugirorako emaitza oso onak lortuz baina oso txarrak erraustegiaren negoziorako.
2015. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gobernua aldatu zuen berriro eta EAJk errefusaren edukiontzi bidezko bilketara itzultzea babestu zuen; Pasaia bezalako herrietako zabortegietarako frakzioa bikoiztera ere iristen da. Edukiontziak, bai, baina edukiontzi ahalik eta handienak, zaborraren bilketan eta kudeaketaren inguruan dagoen negozioa kamioi handiak dituztenentzat bakarrik izan dadin.
2016an, gainezka egingo duelaaurreikusirik, Urola Erdiko Mankomunitateak Lapatxeko zabortegian besteen errefusa onartzeari utzi egin zion... 2010erako eraikiak izango ziren konpost plantak Gipuzkoan egin ez izatearen ondorioz.
Arazo tekniko bat ala arazo politiko bat, Asensio jauna? Elkartasuna ala konplizitatea ari zara exijitzen Urola Erdiko Mankomunitateari?
EAJk behartu zuen EH Bildu organikoa Funesera esportatzera, eta EH Bilduk EAJri errefusa esportatzera... baina zergatik Kantabriara Bizkaian kudeatzeko dituzten hornidurak denon artean ordaindu baditugu? Non daude iritzia daukaten gipuzkoar askoren ahotsak? Hori guztia gizarte lotsagarrikeria hutsa baita.
ZUZENDARIARI
Aurretik iragarrita zegoen zirku baten biografia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu