Zuzendariari

Aurrekontuak

Täby (Suedia).
2013ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Tinko dirau Madrilgo Gobernuak populazioarekin anker jokatuz; osasunarekin, hezkuntzarekin, eta antzeko gauza garrantzitsuekin jokatuz.

2012. urtean ia ehun milioikoa zen testuliburuetarako diru laguntza; 2014. urterako, berriz, milioi eta erdikoa. Ilegala ez ezik, Konstituzioak hezkuntzaren dohaintasuna ezartzen baitu, krudela eta kriminala ere bada zenbait haur libururik gabe joan behar izatea eskolara. Zergatik ez ditu eskolak liburuak dohainik eskaintzen, Suedian eta beste hainbat lekutan bezala? Ikasleak ikasturte amaieran itzuli behar ditu liburuak, atzetik datozenek erabili ahal izateko? Eta ez hori bakarrik: aldi berean hazi egin dira kotxe ofizial, aholkulari eta partidu politikoentzako diru laguntzak aurrekontu berrietan. Badirudi horrelako erabakiekin jendeak parlamentua asaltatzea dutela helburu «sasipolitikaritxo» hauek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.