Zuzendariari

Aupa Labi eta Xaporra

Zarautz.
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Eraman dituzte kartzelara Zarauzko Santa Barbara menditik zintzilakatuta egon ondoren. Frogarik gabeko salatari anonimo baten erruz. Bazekien norengana jo. Bi mutil hauek ez dira edozein. Manifestazioaren ondoren beraien hitzak entzuteko egin zen borobila ez zen berehalakoan desegin, inor ez zen mugitzen, inpotentzia, amorrua, besarkadak, musuak... Ez dakigu nor den salatari anonimo hau, kaleko pertsona xume bat, ertzaina-polizia, udalkidea... gustura egingo du lo nahi zuena lortu duenean, baina pentsatu ote du martxan jarri duen aurrekari honek edozeinen bizitza onda dezakeenik, baita berarena ere? Aurrekari hau ez baita alde batekoentzat bakarrik. Berria izan nahi duenak, bideoa ikusgai dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.