ZUZENDARIARI

Auditz-Akular bideraezina da

Donostia. Altza XXI. herri ekimena.
2015eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Duela egun batzuk Donostiako Udaleko zinegotziak onartu du Auditz-Akularren 3.200 etxebizitza egitea ez zela bideragarria. Pozten gaitu hamabost urtetik hona argudiatzen ari garena onartu izanak. Baina zinegotziak gehitu du proiektua berriz egin behar zela, eta argumentu bakarra honakoa da: Auditz-Akularren egin zuten inbertsioa berreskuratzea. Ramos Jaunak esaten du hamar milioi euro inbertitu zirela, gehiena terrenoak erosten gastatu zen. Orduko zinegotzia, Letamendia, izan zen orduan landa lurra zena eraiki zitekeen lurraren prezioan erosi zuena, 50 eurotan metro karratua, eta landa laneko zenbait jardunei kalte-ordaina eman ziena eta ustez eraitsiko ziren eraikinetako nagusiei ere pagatu ziena.

Ez gaude ados, Ramos jauna. Altzan 60. hamarkadatik aurrera, eraikitzen hasi zenetik, inbasio urbanistikoa hasi zen. Eta eraikitzeko legeari iruzur egin zaio, etxebizitzak eraiki dira behar ziren baimenak gabe. Larratxo eta Herreran bakarrik 700 etxebizitza eraiki ziren legez kanpo. Espazio libre, parke, lorategi, kirol guneak eta beste errespetatu gabe, eta bizi kalitatea nabarmen kaskartuz. Horregatik uste dugu hamar milioi euroak inbertitu behar direla auzo hau erreparatzen. Altza berriz planifikatu behar da. Gu prest gaude, eta auzotarrak amorratzen daude plan berri bat adosteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.