Ermuko EH Bildu

Atzera bota dute Ermuan etxebizitzari buruz EH Bilduk egindako proposamena

Paul Yarza, Idoia Goikoetxea, Asier Ibaibarriaga eta Julen Rodriguez
2025eko urtarrilaren 7a
05:00
Entzun

Joan den abenduaren 3an EH Bilduk proposamen bat aurkeztu zion udalbatzako osoko bilkurari, Ermuko etxebizitzaren benetako premiei buruzko diagnostiko bat egiteko.

Hauek dira, batez ere, ekimen hori proposatzera bultzatzen gaituzten arrazoiak: badakigu Etxebideri Ermuan egindako alokairu babestuaren eskaerak 400 baino gehiago direla, eta alokairuaren merkatu librea, Ermuan ere, bizitegi-prekaritate onartezin baterantz kanporatzen ari dela pertsona kopuru handi bat, eta soldatek ez dutela hipoteka bat eskatzeko adina aurrezten uzten. Beraz, etxebizitza partekatu behar duten pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du.

Etxebizitzaren benetako premien diagnostikoa egiteko beharra adierazteaz gain, proposamen sorta bat planteatzen dugu, irtenbide posibleak formulatzeko.

Gure asmoa da lankidetza-giroa sortzea jabeen, etxebizitza-eskatzaileen, udalaren eta beste administrazio batzuen artean, arazoari modu integralean aurre egiteko. Birgaitzeko laguntzak proposatzea. Bigarren eskuko etxebizitza erosteko berme publikoak. Era berean, udalak alokairu sozialeko udal-etxebizitza izateko baliabideak erabiltzea, Gure-etxea eraikinetik hasita (Guardia Zibilaren kuartel zaharra).

Badakigu ez dugula ezer berririk asmatu nahi, hori guztia beste leku batzuetan egiten ari baitira, baina Ermuan ez bezala, lurzorua urria da eta horrek etxebizitza-politika baldintzatzen du, eta arreta berezia jarri behar diogu gaur egun dagoen etxebizitza-parkeari.

Harrigarria bada ere, PSOE-EAJk eta PPk mozioaren aurka bozkatu dute, eta postureotzat jo dute. Osoko bilkuran, PSOEko bozeramaile Juan Carlos Abascalek adierazi zuen etxebizitza, zalantzarik gabe, premia bat dela, eta azaldu zuen «ez dela beharrezkoa diagnostiko hori egitea, herri honetako hiri-eraldaketa eredugarria izan delako eta etxeko lanak egin dituztelako».

Adierazi zuen «zuzkidura-bizitokiak txandakako irtenbide zoragarria» direla, eta aitortu zuen Betiondokoak epe ertain-luzera egingo direla. Azkenik, onartu zuen «Ermua etorkizunean tentsionatutako udalerrietako bat izan daitekeela».

Hori guztia onartuta ere, gure proposamena ez da kontuan hartu. Konponbide bila lanean jarraituko dugula jakinarazi nahi diogu Ermuko herriari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.