ZUZENDARIARI

Atxuriko eskolako gurasoen salaketa

Bea Majuelo.
2022ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Atxuriko Garcia Rivero eskolako atzeko patioak hego aldera ematen du, Bilboko itsasadarrera. Eskolako umeekjolasleku hori erabiltzen dute bai eskola orduetan eta baita eskola orduetatik kanpo ere. Atxuriko eskolako guraso eta umeak elkarrekin jolastu eta erlazionatu egiten dira bertan, eta, zentzu horretan, auzoa sortzen duen espazioa da hau, komunitatea eraikitzen laguntzen duena.

Duela bi hilabetera arte itzala ematen zuten bi zuhaitz zeuden bertan, eta itzala emateaz gain, eskolak dituen elementu begetal bakarrak ziren.

Duela aste batzuk, baina, Bilboko Udalak bi zuhaitz horietako handiena moztea erabaki zuen. Hezkuntza zentroak eta haien inguruneak, baina, lehentasuna izan beharko lukete udal-plangintzan, elementu begetalak eta espazio berdeak zainduz eta bermatuz eta oinezkoentzako guneak ezarriz.

Bilboko Udalak Atxuriko eskolako ingurua aztertu beharko luke, oinezkoentzako espazioak ahalbidetuz eta ingurua hobetuko duten elementu begetalak ezarriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.