ZUZENDARIARI

Athletic eta Diada

Bilbo
2014ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Larunbat honetan, Diadatik bi egunera, Athleticek Camp Noun jokatzen du Bartzelonaren kontra. Euskal erakunde gisa duen singulartasun identitarioa aintzat hartuta —zuzendaritzak eta zenbait jokalari horrekin bat egiten dutela suposatzen da—, independentziarako bide eredugarria egiten ari den gizarte katalanari aitortzan Athleticek omendu lezake ospakizun hori, eta lore eskaintza egin Casanovaren oroitarrian edota Fossar de les Moreres-en.

Keinu horrek oihartzun handia lortuko luke, eta estadioan esker ona bere herriarekiko lotura handia duen zalegoaren aldetik; eta batez ere, gure ibili eta aldarrikapen historikoei urte askotatik adi egon eta solidario izan den herria baten aldetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.