Zuzendariari

Atez atekoak botoak ematen ditu, behin jarri eta gero

Hernani.
2012ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Hauteskundeen emaitzak direla eta, asko azpimarratzen ari da Gipuzkoan atez atekoaren eragina. Ziur aski arrazoia dute, Hernanin antzeko prozesu bat bizi izan baikenuen. Atez atekoa jarri aurretik, PNV- PSOEk, ELDiario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa komunikabideek sekulako alarma soziala piztu zuten. Herritar asko maila ia irrazionalean ixten ziren atez atekoaren aldeko argudioen aurrean; giroa asko nahastu zen. Ziur asko, udal hauteskundeak atez atekoa jarri aurretik egin baziren, Bilduk alkatetza galduko zuen Hernanin.

Atez atekoak beldur ikaragarria pizten badu ere, behin jarrita, izua desagertzen da. Sistema hain erraza eta sinplea da, non gehiengo handi bat berehala egokitzen baita. Aurka zeuden asko ohituren aldaketa txiki batekin askoz gehiago birziklatzen dutela ohartzen dira. Beti dago gutxiengo bat beti aurka mantenduko dena. Politikoki, atez atekoaren aurkakoak oso neutralizatuak geratzen dira. Horren adibidea dira Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Antzuolaren emaitzak; egungo emaitzekin udal hauteskundeen gehiengo absolutuak mantendu edo sendotu dira.

Horregatik, atez atekoa jarri nahi dutenei bide horretatik sakontzera eta urratsak egitera animatu nahi ditut. Herritarrengana hurbiltzen jarraitzea ezinbestekoa da, eta zalantzak eta beldurrak uxatzeko ahaleginetan indarrak areagotzea beharrezkoa da. Ahaleginak merezi du. Ezker abertzaleko partaide sentitzen garenok gizarte eredu hau aldatzeko lanean ari gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.