Idoskia Guraso Elkartearen izenean

Atargi ikastetxe publikoko guraso elkarteak Hezkuntzaren gelditasuna salatzen du

Nerea Garde Hernandez
2024ko urriaren 1a
05:00
Entzun

Atargi Ikastetxe Publikoko Idoskia Guraso Elkarteak, Hezkuntza Departamentuak tratu onartezina ematen den kasuen aurrean ezer ez duela egiten salatzen du.

Atarrabian, 2024ko irailaren 12an. Atargi Ikastetxe Publikoko Ikasleen Guraso Elkarteak (Idoskia) gure ikastetxeko ikasle batzuek irakasle baten esku jasaten duten tratu onartezina publikoki salatzen du.

Duela zenbait urtetik hona, irakasle horrek jokabide desegokia izan du ikasle ahulenekiko, ikasgeletan beldur eta mesfidantza giroa sortuz. Ikasle horiek jasaten ari diren tratua guztiz onartezina da, izan ere, tratu horiek ondorio izugarriak dituzte haurren garapen emozional, psikologiko eta sozialean. Hezkuntza Departamentuan hainbat erreklamazio aurkeztu diren arren, orain arte ez dugu gure seme-alaben segurtasuna eta ongizatea bermatzen duen irtenbide eraginkorrik lortu.

Babesgabetasun egoera horren aurrean, Atargiko familiok mobilizatzea erabaki dugu. Lehenengo neurri gisa, ostiralero, 09:00etatik 09:15era, eskola-etenaldiak egingo ditugu, gure nahigabea ikusarazteko eta Hezkuntza Departamentuko arduradunen berehalako jarduna eskatzeko.

Ekintza horrekin, argi utzi nahi dugu gure helburu nagusia dela Hezkuntza Departamentuak erantzukizuna bere gain hartzea eta egoera jasanezin honi amaiera ematea. Ezin dugu onartu segurua eta babeslea izan beharko lukeen ingurune baten barruan gure seme-alabak tratu onartezinaren biktimak izaten jarraitzea.

Ikasleen segurtasuna bermatuko duen berehalako eta behin betiko konponbidea eskatzen dugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.