Jakin badakigu gure udalerriek ahaleginak egiten dituztela kalean irisgarritasun neurriak betetzen, jendeak mugitzeko arazorik izan ez dezan. Ba, hori Erandion ez da guztiz betetzen. Astrabudua auzoan metro geltokiaren ondoko udal igogailua matxuratuta dago ekainetik. Eta mugitzeko arazoak dituztenek arazo handiagoak dituzte metrora hurbiltzen direnean. Hain zuzen ere, Astrabuduko Urtzi Gonzalezentzat eta haren senideentzat metrora joatea abentura desatsegin bat bihurtu da. Urtzik burmuin paralisia dauka, eta gurpil aulki batean mugitzen da. Beraz, Erandioko Udalak konpondu behar du ahalik eta lasterren. Pertsonak helburu.
Erandio
Astrabuduko metroko igogailua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu