ZUZENDARIARI

'Astearte zoroak'

Zornotza.
2014ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Hori irakurri ahal dugu euren iragarkian, 2x1. Bi pizza goxo-goxo baten prezioan. Pagotxa horiek ezin ditugunez galdu, asteartero ilaran jartzen gara Telepizzaren dendaren aurrean. Gurasoak eta umeak poz-pozik itxaroten euren pozoi dosia hartzeko. Jaten duguna gara; beraz, zabor janaria jaten badugu…

Egunero produktu toxiko, kimiko, transgeniko eta artifizialak gorputzera sartzen ari gara, ondo aukeratutako koloragarri, gehigarri, kontserbagarri, gure antsietatea baretzeko.

Durangaldean baditugu beste zabor janariko multinazional batzuk,Mc Donalds eta Burger King modukoak, gizentasuna eta beste gaixotasunak sortzen laguntzen dutenak. Gaur egun 20-30 korporazio handi dira munduko elikagaien %80 kontrolatzen dutenak.

AEB, Peru, Marokoko produktuak iristen dira gure herriko dendetara, baina herrian bertan ekoizten diren produktuak ez. Horrek ez dauka zentzurik!

Hirietan elikagaiek batez beste 5.000 kilometro egiten dituzte guk jan aurretik. Ordua da, behingoz, gure herriko edo inguruko ekoizleei benetako bultzada emateko, lehenengo sektorearen aldeko sustapen politikak sustatzeko.

Elikagaien banaketaren orduan herritarrok beste bide batzuk sortu behar ditugu, gertukoak, tokikoak eta zuzenak, merkatari txikien bidez, kontsumo taldeen bidez, azoketan, eskolako jangelen bidez…

Laster beste bide bat hartzen ez badugu, igual denok jadanik zoro bihurtu gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.