Aste Nagusiko gau batean lau emakume etxerantz gindoazela, mutil talde bat irainka hasi zitzaigun. Gurekin ez ezik, atzetik zetozen beste bi neskarekin ere jarrera bera izan zuen mutil taldeak.
Une hartan inguruan zetozen bi udaltzaini zer gertatzen ari zen kontatu genien, eta, zalantzarik egin gabe, kargu hartzera joan ziren. Identifikatzeko eskatu zieten, eta hantxe utzi genituen.
Udaltzainen jokaera eskertu nahi dut, eta, aldi berean, emakumeon aurkako edozer erasoren aurrean ez isiltzeko aldarria egin nahi nioke herritar orori.
ZUZENDARIARI
Aste Nagusiko gau batean lau emakume
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu