Hasiera hasieratik aitortu behar dut kontu hau oso nahasia iruditu zaidala, ziur aski zerikusi handia duelako informazioarekin eta itzalpean mugitzen diren erakundeekin. Duela gutxi arte guztiz ezezagunak ziren Julian Assange jauna eta berak zuzentzen duen Wikileaks taldea, nahiz eta zenbait lekutan agian beraien berri izan.
Batzuentzat Assange jauna gezurti psikopatologikoa baino ez da, oso arriskutsua gainera, ospe eta dirua bakarrik bilatzen dituen pertsona ezin egozentrikoagoa.
Daniel Estulin azken urteotan fama lortu duen ikerlariak Desmontando Wikileaks liburuaren bitartez salatu du Wikileaks erakundeak etekin ekonomikoak eta politikoak baino ez dituela bilatzen, eta beraren atzetik munduko zerbitzu sekretuak ezkutatzen direla.
Beste mutur batean, zeharo liluratuta, beraren alde dauden batzuek aldarrikatu dute Wikileaks «txiroen C.I.A.» dela, eta Ignazio Ramonet kazetariak, beste ikuspuntutik, hauxe idatzi du egoera argitu nahian: «Assangek kazetaritzari beste ikuspegi kritiko bat ekarri dio». Halaber, Amnesty Internationalek 2009 urteko saria eman zion Wikileaksi hedabide berri onena izateagatik.
Bruno Cardeñosa idazleak, Assangerekin bat eginda, ez du arazorik azken liburuan idazteko: «Assangeri ezer txarrik ez egiteagatik erori zaizkio gainera kontaezinak diren traizioak, mendekuak, gorrotoak, bidegabekeriak eta abar».
Zuzendariari
Assange eta Wikileaks
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu