ZUZENDARIARI
Artepan eta mamia
Bezeroa ongi hartzea eta salgai onak eskaintzea bat etorri ohi dira. Bezeroarekiko oinarrizko begirune eta maitasun jarrera bati erantzuten diote. Horrela, badira parekoen aldean koxka eder bat gorago ibiltzen direnak, arruntaz besteko klase bat nabari zaienak. Gasteizko Artepan okindegiekin izaten dut, adibidez, sentsazio atsegin hori. Egiten dituzte gauza garrantzitsuak espanturik gabe. Hara, ziurrenik lanerako prestakuntzaren baitakoa delako, bertako dendariekin euskaraz egin ahal izatea normalaren barruan sartzen da. Eta ez da salmahaiaren atzeko lagun guztiak euskaldun direnik —batzuk bai, beste batzuk ikasten ari—; batez ere da ohartzea dendariak ez direla ez harritzen ez larritzen euskaraz mintzatzen zaizkien bezeroak azaltzean. Egunerokoa erraztuz zerbitzu ona ematea zer den. Artepanen, bezeroen artean euskaldunekin ere kontatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu