Obra berri batzuk abiatuko diraMutrikun; kirol-portua eraikitzea, esaterako. 2003 eta 2007ko proiektuak direnez denak, egokituta al daude garai eta ohitura berrietarako? Ez dakigu portua pribatizatzeko lehengo urratsak izango ote diren. EKPk (Euskadiko Kirol Portuak) sortuko du kirol-portua.
Bide batez, Zumaian dragatutakoa berriro Mutrikuko hondartzetan zabaltzera doaz. Noiz? Apiriletik aurrera; dagoeneko hainbat pertsona hondartzaz gozatzen daudelarik. Zergatik? Mutrikuko harea lehen beste bat zenez, hondar berri hori askoz gehiago «mugitu eta galtzen» da. Donostiako Ondarreta eta Kontxa hondartzek ere hondar premia dutenez, Zumaiakoa Donostian botatzerik al dago?
Zuzendariari
Arre eta I.S.O. 2013
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu