ZUZENDARIARI

Aro berria Iruña-Veleian

2022ko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urriaren 23an, BERRIAko Nasan atalean, Aro Berria Iruña-Veleian izeneko artikulu luze bat idatzi zuen Aitor Biainek. Hemendik zehaztapen batzuk egin nahi ditut:

«Bi urte dira Iruña-Veleia auziaren epaitegietako bidea amaitu zenetik». Gezurra. Eliseo Gilek helegitea jarria dauka epaiaren aurka. Beraz, epaitegietako bidea ez dago amaituta.

«Epaileak ondorioztatu zuen grafitoak faltsuak zirela». Erdizkako egia. Sententzian, epaileak espresuki esaten baitu 36 grafito hartzen dituela faltsutzat eta bat benetakotzat; 37 grafito horien zerrenda sententziaren 65. orrialdean dator (Interneten irakurgai). Beste 254 grafito ezohikori ez zaie inolako azterketa zientifikorik egin. Beraz, ezin da esan, orokorrean, Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla.

«Euskarari, kristautasunaren hedapenari, eta antzinateari buruzko jakintza iraultzekoak ziren ezohiko aurkikuntzak...». Grafitoen egiazkotasun posiblean sinisten dugunok euskal kulturarentzat altxor bikaina izan daitezkeela uste dugu. Bi gauza eskatzen ditugu duela urte asko, etengabe: «piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzeko», eta «parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egiteko».

Eskari horiek guztiak Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua-n jasota daude, 2018an, eta kultura munduko 140 pertsonaren babesa izan zuten, gehien-gehienak euskaldunak, tartean idazleak, epaileak, musikariak, bertsolariak, kazetariak, irakasleak, katedradunak, erlijioaren mundukoak, aktoreak, arkeologoak...

Zeren beldur dira eskariok onartu nahi ez dituztenak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.