Zuzendariari

Armairu batetik bestera

Barakaldo.
2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Aspaldian ez nuen telebista ikusten, eta, egiteko ezer garrantzitsurik ez neukanez, piztea bururatu zitzaidan. Kasualitatez, hies gaitzaren inguruko erreportaje bat hastear zegoen. «Zergatik ez ikusi?», esan nion neure buruari; antza, dena dakigula uste dugun arren, ez da horrela izaten.

Azaltzen zutenez, gaixotasuna gaur egun ez da hainbat urte bezain larria. Momentu honetan, tratamendu egokia hartuz gero, bizitza arrunta egin daiteke. Jada hiesa ez da heriotzaren sinonimoa. Botikei esker gaixoen bizi-itxaropena areagotu egin da. Hala ere, hobekuntzak aurrera doazen arren, beste hainbat gauzatxo atzera joaten dira etengabe. Nola liteke «armairu batetik bestera» joan behar izatea? Gaixo batek azaltzen zuen aspaldian «armairutik» irten zela. Momentu latza izan zen, urte gogorrak ziren, baina, azkenean, lortu egin zuen. Normaltasunez bizitzea lortu egin zuen. Urteak joan, urteak etorri, eta birusak kutsatuta dagoela konturatu da. Berak dioenez, gaixotasunaren transmititzaileak ez zeukan uste ahal izan dugun itxura. Beraz, momentu honetan, kutsatuta, beste erronka bati egin behar dio aurre: gizarteak ezartzen duen iritziari.

Bizi garen mundu hau ez da usten dugun bezain modernoa. Hiesak jota daudenek, gaur egun ere, isilpean gorde behar dute. Horrela ez dago bizitzerik, normaltasunaren barruan egoteko asmoz bagaude, ez daukagu zertan ezkutatu. Hori dela kausa, irten gaitezen armairu guztietatik eta ireki ditzagun ate guztiak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.