ZUZENDARIARI
Aralarren ibilgailuak legez kanpo
Euri zaharraren gainean ari du berria. Aralar Parke Naturaleko araudiak ibilgailuak pistaz kanpo joatea debekatzen duen arren, herritarrek eta Aralar Bizirik-eko kideak Alotza inguruan, larreetan zehar, pistaz kanpo dabiltzan noranahiko ibilgailuak ikusten ari dira etengabe, baita Ganbo Txikiko tontorrera igo eta ardiak aurretik eramaten zituen ibilgailua ikusi ere, atzetik txakurrak eramanez, hori al da artzaintza eredugarria? (bideoak Aralar Bizirikeko Facebook etiketan). Noranahi edo todoterreno ibilgailu horiek, lurzorua trinkotu eta higatzearekin batera, larreari kalte egiten diote. Elkarte honek Foru Aldundiari eta Enirio-Aralarreko Mankomunitateari egoera horren berri jakinarazi die, eta eskatu die behar diren neurriak hartzeko: horien artean, kontrola areagotzea, basozainak gehiagotan bertaratuz eta horrelako gehiegikeriak zigortuz. Eta herritarrei eskatzen diegu arau hausteen berri jakinarazten jarraitzea, Aralar Bizirik Facebook-eko orriaren bidez edo [email protected] helbidera idatziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu