ZUZENDARIARI

Aralar Natur Parkean, 0€/urtean natura babesteko

2021eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Urtea amaitu aurretik egin zen Aralarko Natur Parkeko Patronatuaren batzarra. Organo honen funtzioak, besteak beste, parkeko legedia betetzen dela zaintzea eta parkeko inbertsio eta jardueren urteko aurrekontua eta programa onartzea dira. Landarlan bertan izan zen, eta beste behin etsita atera ginen.

Azken hiru urteetako aurrekontuei erreparatzen badiegu, osotara 1,5 milioi euroko inbertsioa egin da Natur Parkean. Inbertsioen %52 abeltzaintza eta basogintzara bideratu da; %25, erabilera publikora (Parketxeak mantendu eta bideak egokitzeko); %20, kudeaketara; eta %3, ikerketara. Hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiak habitatak edo espezieen egoera hobetzeko 0€-ko inbertsioa egin du. Natur Parkearen lehen helburua «parkearen eremuan dauden ekosistemak babestu, artatu eta lehengo egoerara itzularaztea» izanik, ulertezina egiten zaigu kudeaketa hau. Landarlanek aurrekontuak onartezinak direla adierazi zuen eta beste batzuk aurkezteko eskatu.

Aralarko habitat eta espezieen egoera zein den galdetu genuenean (babesturiko 18 habitat eta 85 espezie ditugu), ez genuen erantzunik jaso, baina garbi dago ikerketak aurrekontuaren %3 soilik izanik, jakintzarik ez daukagula. Foru Aldundia ez da gai Natur Parkea zentzuz, logikaz eta legedia errespetatuz kudeatzeko. Inbertsio guztia gizakiaren ustiaketarako bideratzen da, Natur Parkearen helburuen kontra. Honela ezinezkoa da naturarekin orekan bizitzea, naturari zor dioguna bueltan ematea. Ingurumenarekiko presioagatik sorturiko pandemia egoeran, gainera, are garrantzitsuagoa da naturan inbertitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.