ZUZENDARIARI

Aralar: ahatz ez dadin

Luis Mari de Juan eta Gorka Garmendia.
2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Uste dugu ez dagoela sobera noizean behin zenbait kontu gogoratzea:

1. Aralar Parke Naturala Jaurlaritzak izendatu zuen natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzeko, bereziki, flora eta fauna basatiak.

2. Europa Batasunaren zuzentarauek ezartzen dute, Aralarren, Europarentzat interesekoak diren 65 espezie eta 18 habitat daudela, egoera onean iraunarazteko, babestu beharrean daudenak.

3. Babestu beharreko habitat horietako batzuk abeltzaintzak mantentzen dituen larreak dira, baina Aralar bere larreak baino askoz gehiago da.

4. Egun, Aralarren bide azpiegiturak eraikitzearen kontrako araua Jaurlaritzak ezarritakoa da, bertako natura babesteko.

5. Oso beharrezkoa da Aralarko egoeraren azterketa sakon bat egitea, bere osotasunean hartuta, etorkizuneko erabilpenaz taxuzko erabakiak hartzeko.

6. Aralarko zati batean Enirio-Aralar Mankomunitatearen lurrak daude, eta, lur horiek, mankomunitatea osatzen duten 15 udalerrietako biztanle guztionak dira.

7. Aralarren dauden beharrak, alternatibak eta soluzio orokorrak planteatuko dituen plangintza globala behar da, eta plangintza hori sektore desberdinak kontuan hartuta egin behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.