Hasteko, zoriondu nahi zaitut Arabako txapela jantzi duzulako, baina BERRIAn martxoaren 24an egin zizuten elkarrizketan ez duzu argi esaten zein izan den aurtengo txapelketan gu ez aurkezteko arrazoia, ederki bazenekien arren, eta, neure burua gauzak behar diren bezala azaltzera behartuta ikusi dut.
Gure erabakiaren arrazoi nagusia bertsoa epaitzen dakiten epaileak jarri nahi ez izatea izan da, horrela aukera berdintasuna galarazi delako.
Ikusten duzunez, konponbidea erraza zeukan eta daukan arazoa da, baina hamaika aldiz erakutsi diguzue ez duzuela arazo hau konpondu nahi. Zergatik? Finaletik kanpo gelditzeko beldurrez akaso?
Arlo honetan duzuen jarrera oso susmagarria da. Hau soilik Arabako bertsolari txapelketan gertatzen delako. Adibidez, literatur lehiaketetan, logikoa denez, epaileak beti literaturan adituak izaten dira. Eta literaturaz diodana beste edozein lehiaketari buruz esan nezake. Zergatik ez Arabako txapelketan?
Arabako bertsolaritza zaku handi eta irekia dela diozu, baina zuentzat bakarrik, zeren plaza guztiak kendu dizkiguzue. Guretzat zakua ia itotzeraino estutu duzue, guretzat ez dago inoiz ez Matxeterik ez beste plazarik, denak zuen artean banatzen baitituzue.
Bukatzeko, nik ere aitortu behar dizut lerro hauek idatzi behar izanak min handia eragin didala, eta, besterik gabe, idazki honek gogoeta serioa egiteko balio izango dizulakoan.
Agur t'erdi.
ZUZENDARIARI
Arabako bertsolaritzari kiratsa dario, Manex
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu