Hala eskatzen baitu Pako Aristik berak. Apaltasun osoz. Zure artikulu hau orain dela gutxi idatzitakoa baino osatuagoa iruditzen zait, nahiz eta bukaeran zalantza bera errepikatu. Niri, boteprontoan, eskatzen duzun argia pizteko hiru arrazoi:
- Euskal Herrian obratu den indar metaketa lehen indarra dela baieztatzea.
- Espainian, eta ondorioz Europan, erreferente garbi bat izan dezatela.
- Espainiako jende normalarekin loturak berreskuratzea, esan nahi baita talde sozial eta politikoekin.
Konparazione baterako: ez zait iruditzen Sinn Fein asimilatuta dagoenik; ez zait iruditzen parlamentari kurduak Turkian asimilatuta daudenik.
Beharrezkoak diren bide guztiak erabiltzeak, bide hau ere erabiltzea dakar. Hau da: guk erabiltzea.
Hor egotea ez da helburu bat, bitarteko bat.
Dedio, Pako, uste dut oso garbi dagoela.
Horrek ez du moteltzeneraikuntza nazionala edoindependentzia gauzatzeko egunero gauza liteke beste ekimenik. Kontraesakorra? Etsaiaren joko eremuan dena egiten dugu, gakoa xedean datza.
Utzidazu galdera bat egiten, pertsonala, eta, mesedez, ondo hartu: zuk igandeetan gauzatzen zenuen goizeko jardun musikalak kristautasuna loratzen zuen? Ez ezta? Ez zuen zer ikusirik.Hori bera da.
Besarkada bat.
Zuzendariari
Apaltasun osoz, Pako Aristiri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu