ZUZENDARIARI

Antropologiaren bertuteaz

2023ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Antropologiak estudiatzen du humanoa inguruabar diferenteetan nolakoa den. Gaur egun humanoak igualatu samarrak daude kultura orientalaren inguruan. Baina lehenago ez zen holaxe eta europar antropologoak liluratuta itzultzen ziren Europara, eta batek baino gehiagok paradisuarekin topo egin zuela erraten zuen (Urrezko adarra James George Frazerren liburua, adibidez). Eta predominatu duena kultura orientala izan bada, gaiztoena, inor ez da konturatu gizakia, humanoa, oso diferente izan daitekeela, ingurua nolakoa den. Eta gu, nola gaudenez kulturarik gaiztoenean, eszeptizismo ororen aurrean, egia delako, antropologia estudiatu dugunok badezakegu altxa gure ahotsa erraten badaitekeela humanoa hobea izan, astuzia galdu barik (intelektualismo morala). Gertatzen da kultura orientalean eszeptizismoa ongiaz oso altua dela (hala nola Hobbes). Baina antropologiak erakusten du, diot nik, badaitekeela humanoa diferente izan kondizio materialak aldatuta. Ez da unibertsala humanoaren kondizio moral gaiztoa, unibertsala izango da kultura orientalean, aurreratuenean (Rousseauren teoria), baina ez ostean. Eta horrek, kultura honetatik ikusita gezurra badirudi ere, optimismorako arrazoia ematen digu. Begien bistan dago. Eta hori komeni zaigu gainera. Gutxienez hobetu daiteke giza kondizioa, hobea izan daiteke.

Nik proposatzen dut kanbio kulturala. Antropologian ikasia politikara pasatu. Predominio redistributiboa egia bihurtzea. Egun batetik bestera ezin egin daitekeena, baina ezina ere ez dena. Gaitza, erranen nuke, Rousseauren teoria aintzat hartuta. Eta historia ahaztu gabe. Eskarmentu handiak baitaude. Ez dezagun eduki etorkizunean eskarmentu handiagorik. Otoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.