Zuzendariari

Animalientzako lege duin baten alde

2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Ehiza txakurra izandako Setterra izan da ezezagunei pasoa zarratzen eta baserria zaintzen urtebetean bikain aritu dena. Txakurraren ugazaba, bere jabetza adierazten duen txipa txakurrari itsatsi ziona, kale etxe batera joan zen bizitzera, txakurra baserrian utzita. Maitasun itzela hartu nion, eta gure baserrirako bidean han gelditu eta hain bakarrik zegoela ikusita, jaten eman eta konpainia apur bat egin izan nion. Baina aurkitu naiz txakurraren ugazabarekin, eta zelan txakurra galdetu diodanean, eutanasiarako indizioa eman diola esan dit. Guztiz mingarria eta harrigarria bada ere, baserria saldu du, eta ugazaba berriak ez du txakurra nahi izan, honek bere ugazabaren izenaz txipa zuelako eta txakurraren ugazabak gerta zitekeenagatik —errepidera irten eta istripuren bat eragin edo— txipa aldatzea eskatu ziolako. 13 urtetan txakurraren ugazabaizandakoakez du txakurra nahi izan, eurek pisuan bizi direla eta. Lur jota, ezertarako modurik eduki ez dudan egun batzuen ondoren, txakur sanoari eutanasiarako indizioa eman dakiokeen inbestigatzen hasi naiz. Han eta hemen, erantzun mingarria: txakurraren eutanasia txakurraren ugazabak erabakitzen du. Eta erantzunaz batera txakurren eutanasia, adopzio eta abarrak gizakiak dirua egiteko duen beste negozio ikaragarri bat dela deskubritu dut. Beste animaliak gizakion era honetako jabetza partikularra izatea guztiz debekatuta egon beharko luke! Euren defentsarako beste etika eta legeria bat beharko genituzke!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.