ZUZENDARIARI

Angulak eta tradizioa

Zarautz
2022ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den astean Hitzan Aitziber Saroberen artikulu egoki bat agertu zen angulen inguruan. Artikulu horretan angula-arrantzaren aldekoek aldarrikatzen duten tradizioa behin eta berriz aipatzen zuen.

Gogoratu nintzen nola apaizgai nintzenean Jose Migel Barandiaranek etnografiako ikastaro bat eman zigun. Ohitura zahar askoren berri jakin genuen orduan, adibidez, nola Erronkariko emakume erdiberriek ez zuten etxetik ateratzerik izaten haurra bataiatu aurretik. Irten beharra izanez gero, nola teila bat buruan hartuta irten behar izaten zuten.

Hori bezalako ohitura bitxi eta, nire iritzirako, trakets asko ari zen aipatzen, eta une batean neronek galdetu nion: «Donjosemigel, zer egin behar dugu ohitura hauekin?». Hark erantzun: «Onak direnekin jarraitu eta txarrak direnak baztertu».

Anguletara etorriz, angulen arrantza tradizio txartzat daukat nik, alegia, baztertu beharrekotzat.

Hori bai, Usurbilen (Gipuzkoa) edo, museo polit bat jartzearen aldeko naiz, angularen berri emanez, haren arrantzan erabilitako tramankulu guztiak erakutsiz eta haren arrantzari uko egitean kontserbazio eta biodibertsitatearen alde emandako pausu garrantzizkoa nabarmenduz.

Ahaztu gabe, esan behar dut, angulak ez arrantzatzea ere tradizio berehala bihur daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.